III. AEHSHaren negoziazio-mahaiaren zortzigarren bilera

Uztailaren 20an (asteartea) III. AEHSHaren Negoziazio Mahaiko zortzigarren bileran parte hartu genuen, eta bi alderdiek kontzeptu ekonomikoei buruzko proposamenak baloratu zituzten.

AISAk sindikatuei eskatu zien datuetan eta antzeko funtzio- eta lurralde-eremuetako hitzarmenetan oinarritzen zen justifikazioa egiteko. Halaber, proposatutako hobekuntza sozialak lehenestea eta ekonomikoki kuantifikatzea nahi zuen, iraileko hurrengo bilerari begira.

Aisa solaskide Arabako Foru Aldunciarekin

AISA Emilio Sola Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin bildu ondoren, Kontratazio eta Araubide Juridikorako Arloak, diputatuak hala aginduta, Udalarekin eta beste bi lurralde historikoetako Aldundiekin ikerketan dihardu, desindexazioari buruzko 2/2015 Legearen barruan malgutze-formulak ezagutzeko.

AISAren aldetik arloko zuzendariordearekin gabiltza solasean, eta espero da emaitzak irailerako egotea.

Hitzarmenaren planteamendu ekonomikoetarako bilera

Joan den ekainaren 8an aurreratu genuen moduan, AISAk bilera bat egin zuen Emilio Sola, gizarte-politiken diputatuarekin, Ana Belén Otero Gizarte Zerbitzuen zuzendariarekin, Patxi Antón Idroquilis GOFEren zuzendariarekin eta Arrate Cortijo kontratazio eta erregimen juridikoaren zuzendariorde teknikoarekin. Bileran III. Hitzarmenaren negoziazioaren egoeraren berri eman zitzaien, eta AISAk proposatutako Hitzarmenaren eduki ekonomikoak planteatu ziren.

Foru Aldundiak azaldutako planteamenduak aztertzeko eta beste bilera batean horiek AISArekin kontrastatzeko konpromisoa hartu du.

Bilera Gizarte-Ekintzako Foru-Diputatuarekin

Datorren ekainaren 8an egingo da AISAren eta Emilio Sola Gizarte Ekintzako foru-diputatuaren arteko bilera. Bilera horretan, Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren negoziazio kolektiboaren egoera aztertuko dute elkarrekin, eta bere sailarekin zerikusia duten eta erakunde bazkideei eragiten dieten gaien berri emango dute.

Edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera

Alde negoziatzaileek beren plataformak trukatu eta gero, otsailaren 18an egin da edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera. Bertan, hasierako jarreren berri eman dute enpresa eta sindikatuek. Gauzak horrela, negoziazio-esparrua mugatzeko eta adostasunera iristeko bidea markatzeko balio izan du bilera horrek.

Martxoan izango da hurrengo bilera.

Negoziazio kolektiboa Araban

Sindikatuek Arabako Esku Hartze Sozialaren arloko II. Hitzarmena denuntziatu ostean, joan den abenduaren 10ean, III. Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eratu zuten. Mahai horrek urtarrilaren 27an egin zuen lehen bilkura, sindikatuen plataforma jaso eta baloratzeko.

AISAko (Arabako Esku Hartze Sozialeko Erakundeen Elkartea) hamar erakundek hartuko dute parte negoziazio-bilkuretan. Bilkurak, hasiera batean behintzat, aurrez aurre egingo dira LHKren (Lan Harremanen Kontseilua) egoitzan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies